Ana Beltran: "Kongresurako nire izendapenak erakusten du Nafarroak kezka eragiten diola Casadori"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 26a, 12:30

Ana Beltran PPko zerrendan bosgarren joanen da Diputatuen Kongresura.

Espainiaren batasuna defendatzeko izendatu du Pablo Casadok bere zerrendan Ana Beltran. Nafarroan lau urteotan egin bezala, euskal independentistei aurre egiteko aukera, Madrilera eramanen dute. 

Ana Beltranen izendapena alderdi popularraren Kongresurako zerrendan bosgarren izateak adierazten du PPko buruzagi Pablo Casado kezkatuta dagoela Nafarroaren egoerarekin. Espainiaren batasuna defendatzeko izendatu du bere zerrendan Beltran. Nafarroan lau urteotan bizitako euskal independentistei aurre egiteko aukera delakoan dago Ana Beltran bera. 

Bi apustu garbi egin ditu alderdi popularrak:

  1. Navarra Suma izenarekin  hiru alderdiren arteko akordioa erdiestea eskuzabaltasunez.
  2. Beltran Kongresurako bosgarren postuan izendatzea arduraz jokatuz Espainiaren defentsaren alde.

2011tik Nafarroako parlamentuan izan da lanean, eta erkidegoan egin bezala orain Madrilen defendatuko ditu nafarren interesak. Ohorea eta harro egoteko izendapena dela nabarmendu du Beltranek. Nafarroaren estatus politiko eta juridikoa bere horretan mantentzeko lan eginen duen alderdi bakarra PP izanen dela uste du. Azpiegiturak hobetu daitezen eta pentsioak egokiak izan daitezen lan eginen duela esan du.

Helburu nagusi bat du Beltranek apirilaren 28ari begira: Pablo Casado Espainiako presidente egin ahal izatea. Hori izanen delako aukera bakarra Espainia hautsi ez dadin.

Nafarroako alderdi popularreko presidente izaten segituko du Beltranek. 2017tik du ardura hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!