Parlamentuko Mahaiak erabaki du Nafarroako Kutxa ikertu duen batzordeko ondorioak Fiskaltzara igortzea erabaki du. Ondorioak Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Ezkerrak babestu dituzte eta horiek dira epaitegira bidali dituztenak. "Ikerketa batzordean jakin gabeko kontu ugari argitara ekarri dira eta baliteke garrantzitsuak izatea argitzeko zergatik desagertu zen Nafarroako Kutxa", nabarmendu dute bozeramaleek.