Koldo Martinez eta Daniel Innerarity izanen dira Geroa Bairen hautagaiak Diputatuen Kongresurako

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 25a, 12:16

Geroa Baiko parlamentaria Koldo Martinezek iragarri du, apirilaren 28 hauteskundeetan koalizioaren zerrendaburua izanen dela. Bigarren postuan Daniel Innerarity kokatu du Geroa Baik. Martinez eta Innerarity, zerrendaburuak izan ziren 2015eko abenduan eta 2016ko ekainean izan ziren hauteskunde orokorretan.

Koldo Martinez medikua da eta 66 urte ditu. 1991an Euzkadiko Ezkerrako alkategaia izan zen iruñean. 2008an senaturako hautagai izan zen Nafarroa Bai koalizioan. Zabaltzen korronteko kidea, 2015etik foru parlamentaria izan da Martinez. 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan Diputatuen Kongresurako zerrendaburua izan zen.

Daniel Innerarity filosofoa eta politika zein gizarte arloko nazioarteko ikerlaria da. 60 urte ditu. 80.hamarkadan Nafarroako EAJ-ren zuzendaritzako kide izan zen. Geroa Bai koalizioko hautagaia izan zen 2016ko ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan. Azken hilabeteotan albiste izan da, Catalunyako Gobernua eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketetan errelatore izateko proposatu zutelako bi aldeek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!