Gauzak honela, Sortuk, aldaketarekin jarraitu eta sakontzeko beharra dagoela azpimarratu du. Baldintzak daude, gizarteak emandako aurrerapausoak balorean jartzen ditu. Horregatik, alderdien barruan izan diren tira biren gainetik, Ahal Dugun izandako barne gatazkaz ari zen, etxean ez geratzeko eta aldaketaren alde bozka emateko deia egin du Romeok.
Sortuk begi onez ikusten ditu emandako aurrerapausuak eta hainbat sektoreetan hartutako neurriak azpimarratu dituzte. Hala ere, Geroa Bai, ausardiarik gabe aritu dela salatuta, datorren legegintzaldian abiadura handiagoz eta sakontasun gehiagoz, aldaketan aurrera egiteko deia egin du ezker abertzaleak.