Arturo Goldaracenak osatuko du Cambio-Aldaketaren senaturako hautagaitza

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 22a, 08:24

EH Bilduk proposatutako hautagaia izanen da Goldaracena, Geroa Baik izendatutako Anika Lujan eta Ahal Duguren Ricardo Feliurekin batera. Arturo Goldaracena 8 urtez izan da Tafallako udalean hautetsi, azkeneko lauak hiriko alkate moduan. Maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko ez zela iragarrita, senaturako Aldaketaren zerrendan sartuko da EH Bilduk proposatuta. Musika irakaslea da Goldaracena, Sarasate Kontserbatorioan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!