2007an eman zuen azkeneko kontzertua Skalariak taldeak. Ordutik, Juantxok ez dio musikaren ibilbideari utzi eta proiektu batean baino gehiagotan aritu da. 25 urte dira musikaren ibilbidean murgildurik dela. Eta urte horietan izandako esperientziak bildu ditu liburu batean: Memorias de la kalle y tren.
Bereziki Latinoamerikan egindako Latin Rude Tourra eta Europan barrena egindakoa: gitarra eta lagun baten laguntzaz, dirurik gabe, kaleko musikariaren bizia ezagutu du Europako hiriburu zenbaitetan. 274 orrialdetan argazkiak eta bizipenak jaso ditu Juantxo Skalarik. Egunkari gisako liburua, pasarte desberdinez osatua eta musika ere jaso duena, noski.
Antifaxismoa eta antikapitalismoaren bidaiak izan dira ska musikarekin lagundutakoak hauek ere. Liburuarekin batera bi CD ere jaso ditu: 1994tik 2019ra arteko ibilbidearen laburpen musikala da hori.