'Sirio 19' izeneko ariketa militarrak eginen ditu Bardean Aire Armadak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 20a, 09:47

Hegazkin militarrak Bardean. Arg: aerotendencias

Astelehenetik ostiralera ari da Espainiako Aire Armada gerra hegazkinekin ariketak egiten. Bardean ez ezik Espainiako erkidegoetan ere eginen ditu probak. 

Ariketarik konplexuenak eta anbizio handienetakoak izanen direla jakinarazi dute Aireko Armadatik 'Sirio 19' izeneko hauek. Astelehenean hasi zituzten ariketa horiek eta ostiralean amaituko dituzte. Bardeako Tiro Poligonoan eginen dituzte zenabit maniobra baina ez bakarrik Bardean, beste lurralde eta herri batzuetatik ere pasako dira: Burgos, Bizkaia, Zaragoza, Valladolid, Salamanca edota Soria. 

Fikziozko egoera bat planteatuko du Aireko Armadak: bi lurralderen arteko egoera politiko eta militarrean barneratuko dira, Nordia eta Iberness izendatuak, eta krisia eta gatazka biziko dute horietan. Modu horretan eginen dituzte egin beharreko ariketa militarrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!