Gurutze Gorriaren erabiltzaileen artean pobreziak oraindik ere aurpegi latza erakusten segitzen duela agerikoa da. Datuek hala adierazten dute: erabiltzaileen %37k hotza pasa dute neguan haien etxean; %77 zailtasunez iritsi da hilabete bukaerara; %60ak aukeratu behar izan du egoki elikatzearen eta hotza ez pasatzearen artean. Pobrezia energetikoari aurre egiteko 300 familiek behar izan zuten Gurutze Gorriaren babes ekonomikoa eta 6.000 familiek jaso zituzten aholkuak efizientzia energetikoa ahalik eta ondoen lortzeko.