Sare sozialetan eman du kontzertuaren berri talde berriozartarrak. Abenduaren 14an, bigarren kontzertu bat eskainiko du Mareak Iruñean. Areto handiagoa aukeratu dute: Navarra Arena. Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai taldearen wegunean.
El Azogue diskoa aurkezteko Iruñean egin behar duen lehenego kontzerturako sarrerak azkar batean amaitu ziren. Ziudadelan eskainiko dute kontzertu hori, ekainaren 1an. Biran eskainiko dituzten kontzertu guztietarako sarrerak aldi berean jarri zituzten salgai, martxoaren 13an. 24 ordutan 50.000 sarrera saldu zituzten.