Volkswagenek ez du auto elektrikorik ekoiztuko Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 18a, 12:05

Landabengo lantokiaren elektrifikazioa "inoiz" iritsiko dela adierazi du enpresak.

Volkswageneko salmenta eta marketing arduradun Jürgen Stackmannek adierazi duenez, datozten "hiru edo lau" urteetan ez da auto elektrikorik eginen Landabengo lantokian. Zwickau, Emden eta Hannoverren dituzteen lantokietan ekoiztuko dituzte.

Europa Press agentziari eskaini dion elkarrizketan gaineratu duenez, Landabengo lantokiko ahalmen guztia erabiltzen ari dira Polo eta T-Cross modeloak ekoizteko.

Dena den, ekoizpen elektrikoa bultzatu nahi du enpresak, eta 2030. urterako ibilgailu elektrikoen salmenta enpresaren salmenta orokorraren %40 izatea nahi dute. Datarik zehaztu gabe, landabengo lantokiaren elektrifikazioa "inoiz" iritsiko dela gaineratu du Volkswagen taldeko kontseilari ordezakari Herbert Diessek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!