Metropoli Forala 2019-03-18

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 18a, 11:25

Kirol eta kultur gaiak gaur nagusi Metropoli Forala saioan. Haritz Pascualen Pascual Arena tartean irristaketa txapelketa izan dugu mintzagai. Jon Navarro kirolariarekin hitz egiteko parada izan dugu. Osasunak igandean jokatutako partida, berriz, Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetariekin landu dugu. Eguneko argazkia Gorka Bereziartuak atera du.

Euskarazko bikoizketaren alorreko lan gatazkaren berri izan dugu ondoren Iker Bengotxea bikoiztailearekin. Lan uzteak egiten ari dira, lan egonkortasuna eta lan baldintza hobeak lortzeko. Hiri Galduak taldeko kideen musikaz gozatzeko aukera izan dugu, zuzenean. Josu Calvo eta Aitor Carrasco musikariek bisitatu gaituzte. Minutu bateko manifestua Aitor Etxartek idatzi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!