Duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2019ko mar. 18a, 11:24

Une bakoitzak ematen du aurrekoaren marka hautsiko duela. Ekonomiaren ikuspuntu produktibista nagusitu da eta gure bizitza rankinen kudeaketa bihurtu dugu. Eta sailkapen gehienetan “mugarik gabe disfrutatzea” eta horien aldagaiak dira. Nahiz eta horren ordaina ondoko kidearen zorigaitza izan.
Alde zaharrean astebururo gertatzen dena publikoa da: bertakoen bizitza amesgaiztoa da negozioen mesederako, lege eta muga guztiak hautsiz. Adibidez, igandean auzoaren zati bat zuzenean film dekoratua bihurtu dute. Pikutara bizilagunak, gora negozioa eta mozoen esperientzia ahaztezinak.
Blochek dio legearen aurreko berdintasunak, batzuentzat, suposatzen duela aberats eta pobreei debekatzea egurraren lapurreta edo zubi azpian lo egitea. Tira, ergelanak daki aberatsak ez duela ez bata ez bestea egingo. Legeak, horrela ulertuz, injustizia babesten du.
Alde zaharreko kale askotan bizitzeko duintasuna astebururo errekara doa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!