Nola borrokatu nazien kontra Whatsapp bidez

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2019ko mar. 18a, 11:23

Zeelanda Berriko atentatu faxistaren egileak kamera bat aldean zuela hil zituen 50 lagun joan den astean. Ez dut bideoa ikusi, baina ez da izan aukera faltagatik: sare sozial publiko eta pribatuetan erraz aurki daiteke talde-hilketaren sekuentzia oso-osorik. Bideo-joko baten estetika imitatzen duen plano subjektiboan grabatuta egoteak izango zuen zabalkunde horrekin zerikusirik, segur aski: belaunaldi digitalen kode estetikoak bere egin ditu hiltzaile neonaziak; ikus-entzunezko hizkera horrek indar handiagoa du irudien gainean egin daitekeen irakurketa ideologikoak baino. Kasik fikziozko obra gisa ikusi daiteke, errealitatea geroz eta mediatizatuagoa den mundu honetan.

Nolanahi ere, ez dago gaizki berriz ere gogora ekartzea: faxismoak terrenoa irabazten du haren kontra borrokatzen ez bada. Eta kasu honetan, faxismoa borrokatzeko modu eraginkorrena, naziek euren ekintzen propaganda egiteko grabatu zuten bideoa ez zabaltzea da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!