1.750 langilek hartu zuten parte atzo Volkswageneko langileen ordezkariak erabakitzeko hauteskundeetan. UGT irabazi du, nabarmen: 12 ordezkari izanen ditu hemendik aurrea (orain arte 11 zituen). Atzetik ditu CCOO 8rekin (orain arte zazpi zituen, ELA 3rekin (orain arte 2 zituen), Lab beste 3rekin (orain arte 4 zituen), CGT 2rekin (orain arte 4 zituen) eta CCP 1ekin (emaitza bera lortu du).