Irati Goikoetxeak irabazi du 'Nafar ateneoa' poesia saria

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 14a, 18:06

'Basa bizi' olerkiarekin eskuratu du poema onenari saria idazle beasaindarrak.

Irati Goikoetxearen Basa bizi poema saritu du Nafar Ateneoak antolatu duen I. poesia sariketan. 1.500 euroko saria jasoko du idazle beasaindarrak. Irrintzi Plazako kolaboratzaile da Irati Goikoetxea.

Bertsolari eta gai jartzaile aritu izan da; 2000 urteko Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketan, adibidez, sari bat jaso zuen. Gazteentzako literatura sari hainbat jaso izan ditu, bai olerkigintzan eta baita narratiban ere. Jaso dituen sarien artean: On Manuel Antia, Maria de Maeztu, Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita, Peru Abarka, Satarka, Bordari. 2014an argitaratu zuen bere lehenengo ipuin liburua: Andraizea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!