Dia dendetako 10 langile kaleratuak izateko arriskuan direla salatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 13:41

Elkarretaratzea egin dute DIA supermerkatuetako langileek, Iruñeko Gorriti kaleko dendaren aurrean. Enpresak planteatu dituen kaleratzeek, justifikaziorik ez dutela salatu dute. Akziodunen interesengatik, pertsonen lanpostuekin jokatzea bidezkoa ez dela adierazi dute. 10 langile izan daitezke kaleratuak Nafarroako DIA supermerkatuetatik.

352 milioi euroko diru galerak azaldu ditu DIA ko zuzendaritzak kaleratzeak justifikatzeko. Sindikatuek azaldu dutenez, jeitsiera ez da eman, salmentak jeitsi egin direlako baizik eta enpresak egindako akzioen eta negozioaren mugimenduengatik. Horregatik eskatzen dute, langileek ez ditzatela ordaindu zuzendaritzak hartutako erabaki txarrak. Martxoaren 20an lanuzteak eginen dituzte prozesu hau salatzeko. Egun Diak 15 denda ditu Nafarroan eta 170 langile inguru.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!