Marijose Beaumont Barne saileko kontseilaria Madrilen izan da, polizia judizial ezberdinen koordinazioarako batzarrean. Bileran, Fernando Grande Marlaska Barne Ministroarekin hitz egiteko aukera izan du Beaumont, adostutako trafiko eskumenak noiz pasako diren galdetzeko. Grande Marlaskak “prozedura martxan jarraitzen duela” erantzun dio Nafarroako Gobernuaren ordezkariari.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.