Pasa den urterarte langile batzorderik gabe zegoen Aratzuri-Orkoinego enpresa honek. Apirilean ELA-k lortu zituen hiru ordezkariak eta ordutik borrokan izan dira, lan hitzarmen bat lortu eta enpresak zituen baldintzak eta desorekak aldatzeko.
Pasa den otsailaren 1ean greba mugagabean jarri ziren, enpresak negoziatzeko zuen jarrera eza ikusita. 41egun pasata, ekoizpena geldituta, lortu dute akordioa. %10 igoko dira soldatak, antzinatasuna, orain arte ordaintzen ez zena kobratuko dute langileek eta gaueko txandan plusa ere jasoko dute. Horretaz gain, lan txandak egonkortu eta zehaztuta izanen dira. ELA sindikatuko ordezkariak pozik azaldu dira gaur prentsaurrean, langileek borrokarako emandako eredua azpimarratuz.