Angel Berrueta gogoratuko dute haren hilketaren 15. urteurrenean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 12a, 08:49

Martxoaren 11n Madrilen izandako atentatu yihadisten ondoren gertatu zen: okindegian lanean zela Espainiako polizia batek kalez jantzita zihoana tiroz hil zuen. ETA gaitzesteko kartela okindegiaren kanpoko aldean jarri nahi ez zuelako eman zion tiro. 

Hamabost urte beteko dira bihar Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Donibane auzoko okina, Angel Berrueta. Aurretik poliziaren emaztearekin izan zuen eztabaida okinak. Madrilgo atentatuak ETAk egina zirela uste zen lehen ordu haietan eta ETA gaitzesteko kartela okindegian jartzeko galdegin zion. Halakorik egiteko asmorik ez zuelako eman zion tiro kalez jantzitako poliziak. Martxoaren 13an izanen da urtemuga eta Donibane auzoan gogoan izanen dute Berrueta. 

Martin Azpilukueta kalean eginen diote omenaldia 20:00etatik hasita, okindegia zuen tokian bertan. Dokumental bat ere emanen duela hamabost urte bizitakoaz: "13M. Atocha, El Pozo, Santa Eugenia... Donibane". Dokumental hori ikusi ahal izanen da gaur, martxoak 12, lehenbizi 18:00etan Zizurko Esparru gaztetxean eta gero 19:30etan Zabaldin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!