Motorzale bat hil da Oroz Betelun izandako istripuan

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 12a

Gidatzen zuen motorrak eta auto batek aurrez aurre elkar jo dute. Biktimak 39 urte zituen.

39 urteko motorzale bat hil da arratsalde honetan NA-2040 errepidean, Oroz Betelun, izan den istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:25 inguruan gertatu da. Foruzaingoaren patruilak joan dira haraino.

Istripua nola jazo den argitzeko ikerketa bat jarri duten abian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!