ERCrekin batera aurkeztuko da EH Bildu Espainako Kongresura

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 11a, 19:25

Gaur onartu du erabakia EH Bilduren Mahai Politikoak. 

EH Bilduren Mahai Politikoak gaur goizeko bileran onartu egin du apirilaren 28an Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako ERCrekin batera "koalizio politikoa" osatzea. Bakoitza bere kasara aurkeztuko da, eta bozen ostean talde bakarra osatuko dute Kongresuan. "Asko izango gara Kongresuan eta Senatuan, elkarrekin ariko gara eta erabakigarriak izango gara. Posizio negoziatzaile indartsu batetik ariko gara datozen urteotan, sekula ez bezala. Aro historiko bati erantzuteko urrats kualitatiboa da", adierazi du Arnaldo Otegik. 

"Hiru bloke daude gaur gaurkoz: horietako bat atzera begira, bestea gauden bezala geldi gaitezen ari da lanean eta bestea, gurea, etorkizunera begira dagoena, konfiantzaz eta irmotasunez. Hor kokatzen gara gu". "Erabakigarriak" izan nahi dute. "Erabakigarriak, zertarako? Autodeterminazio eskubidea defendatzeko, itxaropenari eusteko, preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko, politika murriztaileen aurka alternatibak eraikitzeko eta EHren agenda soziala erdigunean jartzeko interes oligarkikoen gainetik".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!