Greba feminista

"Arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 11a, 17:25

Argazkia: @M8EuskalHerria

Mugimendu feministak grebaren balorazioa egin du: "Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik".

Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkariek Martxoaren 8ko greba feministaren balorazioa egin dute gaur Donostian. "Eraldaketarako eragile nahiz subjektu anitzak batu gara: talde feministak, etxeko langileen elkarteak, sindikatuak, emakume* migranteen taldeak, baserritarrak, ikasle eta gazte taldeak... Elkarrekin ahaldundu eta politizatu gara, eta hori da gure garaipen nagusia".

Grebak jarraipen "masiboa" izan zuela adierazi dute. Hala ere, hori ez da nahikoa: "Urrats handia eman dugu baina urrun gaude gure helburuetatik". Emakumeek doan egiten dituzten lanak sozilizatzeko, grebak azaleratzen dituen gatazketan sakontzen jarraituko dute. "M8 honetan, oraindik ere, emakume* langile askok ezin izan genuen gure greba eskubidea gauzatu, egoera zaurgarrienetan egoteagatik". Bost ardatzetan egituratu dute greba feminista, eta alor bakoitza aztertu dute: zaintza, kontsumoa, pentsionistak, ikasleak eta soldatapeko lana.

Salatu dutenez, greba feministan zehar Euskal Herrian 60 emakume identifikatu zituzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!