Ostegun honetan, Iruñean, informazio bilera deitu dute, interesa izan dezaketen familiekin aritzeko, zalantzak argitzeko eta elkartea Nafarroan martxan jartzeko. Iaz 192 haur etorri ziren euskal herrira ukrainiatik. 6 eta 14 urte bitartekoak dira, bi hilabetez, bertako familiekin egonda, beren etxeetara itzultzen direnak. Chernobyl Elkarteak dei egiten die Nafarroako familiei, harrera lan honetan parte hartzeko. Informazio bilera, ostegunean, arratsaldeko 17:30tan, Eslaba kaleko, Lunera aretoan izanen da.