Etxebizitza sozialak eginen dituzte Lizarrako ospitale zaharreko eraikinean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 11a, 13:54
Ospitalea izandako eraikina okupatu dute gazteek duela zenbait hilabete.

Lizarrako ospitalea izandako eraikina eraberritu eta etxebizitza sozialak sortuko dituzte.

Guztira hamalau etxebizitza eraikiko dira eta Nasuvinsak kudeatuko ditu batzuk eta besteak Lizarrako Udalak zuzenean, Horrez gain erabilera anitzetarako gela bat ere izanen du eraikin horrek.

700.000 euroko inbertsioa eginen dute. Gaur sinatu dute akordioa Eskubide Sozialetarako presidenteorde Miguel Laparrak eta Lizarrako alkatea Koldo Leozek.

Berehala lizitzatuko dituzte obrak eta martxorako prest izan nahiko lituzkete etxebizitza sozial horiek. Lizarran bada beharra halako eskaintza egiteko. 

Hamalau etxebizitza sozial izanen dira guztira: bi logela izanen dituzte zortzik, hiru logela izanen dituzte hiru etxebizitzek eta bana logela izanen dute hiru etxebizitzek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!