Volkswagenek 350mila kotxeen ekoizpena aurreikusten du Landabengo lantokian 2019urterako, egun langile finkoen lanarekin soilik 300mila egin ahalko direla adierazi du ELA-k, beraz behin behineko langileen bizkar jartzen du zuzendaritzak markaturiko helburuetara heltzeko erronka. Egun urtero 43mila euroko batazbesteko soldata dago Landabenen bainan sartu berri diren langileak 19mila euroetan geratzen dira. Lan baldintzek okerrera egin dutela salatu du ELA sindikatuak. Osteguneko hauteskundeetan indar nahikoa lortu nahi du ELA-k lan hitzarmen honi buelta emateko. Egun 29 ordezkarietatik, 2 ditu ELA-k Volkswagenen.