Altsasuko auzian emandako epaiaren kontra agertu da parlamentua

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 11a, 13:19

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute agiria, eta laurek egin dute horren alde. UPNk, PSNk eta PPNk, ordea, kontra bozkatu dute. 

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erakundeen arteko adierazpena onartu du gaur Auzitegi Nazionalaren Apelazio Aretoak Altsasu auziaz eman berri duen epaiaren harira. Adierazpenean epai horren "erabat kontra" dagoela nabarmendu du Ganberak. 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute agiria, eta laurek egin dute horren alde. UPNk, PSNk eta PPNk, ordea, kontra bozkatu dute. 

Adierazpenean irakur daitekeenez, "Nafarroako Parlamentua Auzitegi Nazionalaren Apelazio Aretoak emandako epaiaren erabat kontra dago, zigor altuak berretsi dituelako eta auzi horretan egon den neurrigabekerian sakondu duelako". Gainera, Altsasuz zenbait alderdi egiten ari den erabilera politiko ankerra salatu dute eta herritarrak animatu dituzte martxoaren 24ko manifestazioan parte hartzera. 

Horren ildoan, Ganberak "derrigorrezko" ikusten du "Auzitegi Gorenak eman beharreko epaian justizia eta proportzionaltasuna nagusitzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!