Irabaztera aterako den koalizioa osatuko dute UPNk, PPk eta arratsaldean alderdi erregionalistak izanen duen Kontseilu Politikoan onetsiko balitz baita Ciudadanosek ere. Botoak bidean gal ez daitezen eskuineko alderdiak eskutik helduta joateko aukeraz hitz egin du.
Ciudadanos behin baino gehiagotan azaldu da Nafarroak duen erregimen bereziaren eta horrek dakartzan "pribilegioen" aurka. UPNk, baina, ez dio oraingoz muzin egin aukera horri.
Arratsaldeko bederatzietan jakinaraziko du UPNk Kontseilu Politikoak onartzen ote duen Ciudadanosekin ere bat egitea hauteskundeetarako. Dena dela, Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak jakinarazi du Nafarroan UPN eta Ciudadanos elkarrekin aurkeztuko direla maiatzaren 26ko foru hauteskundeetan. Haren arabera, akordiorako oinarria lortu dute horretarako, Nafarroan gobernu "konstituzionalista" lortze aldera. Madrilen hitz egin du Riverak.