Aldaketa-Cambio izenarekin botoa ematen ahalko zaio apirilaren 28an Espainiako hauteskundeetan Senaturako hautagaitzari. Bertan izanen dira Nafarroako Gobernura aldaketa eraman duten lau alderdiak: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra. Kongresurako ematen du ez dutela gauza bera egiterik izanen Ahal Duguk eta Ezkerrak ez dutelako bat egite horren aldeko apusturik egin. Ikusteko dago bestelako aliantzarik erdiesten duten.