Ehunka lagun batu dira Udaletxe plazan Altsasuko gazteen aurkako epaia salatzeko

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 7a, 19:41

Argazkia: Alberto Barandiaran (@abarandi)

'Altsasukoak aske. Hau ez da justizia' lelopean egin dute protesta zaratasua.

19:30etan hasi dira elkarretaratze zaratasua egiten Iruñeko Udaletxe plazan. Ehunka lagun elkartu dira 'Altsasukoak aske. Hau ez da justizia' lelopean. "Altsasukoak askatu" eta "Alde hemendik, utzi pakean" oihuak aditu dira, lapiko hotsen artean.

Iruñeko udaletxe barruan ere entzun dute zarata. Joseba Asiron alkateak Twitter bidez azaldu du osoko bilkuren aretotik "justizia aldarriak -ez mendeku aldarriak-" entzuten direla. Elkarretaratzearik bat, kalera atera dira alkatea eta EH Bilduko beste zinegotzi zenbait.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!