Gazte guztien askatasuna lortu arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute Altsasuko Gurasoek

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 7a, 19:14

Epaia salatzeko hainbat ekimen eginen dituztela ohartarazi dute ohar bidez.

Auzitegi Nazionalaren behin betiko epaiak bizi duten "injustizia areagotu" duela adierazi dute Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeak ohar bidez: "Mina sortarazten badigu ere, kausa honetan auziperatuak diren gazte guztien askatasuna lortu arte borrokan jarraituko dugula berresten dugu". 

Gertakariek eta lekukoek epaiketan frogatutakoaren eta zigorren arteko urruntasuna ikusita "amorrua" sentitzen dute. "Erabaki berri honek zera frogatzen du: Auzi hau maltzurki erabiltzen dela gertakariekin zerikusirik ez duten interesak bultzatzeko, gure susmoak baieztatzen ditu eta aurretik esan izan dugun guztia berrestera dator". 

Adierazi dutenez, hainbat ekimen eginen dituzte egoera salatzeko. Larunbatean, Iruñeko Katakraken, prentsaurrekoa eskainiko dute horien berri emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!