Greba feminista babestu du aho batez Nafarroako Parlamentuak, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak. Baina zer eginen du parlamentuko talde bakoitzak? More kolorea ezarri dute talde gehienek haien sare sozialetako perfilean. Denek egin dute bat Emakumeen Nazioarteko Egunarekin; ez, ordea, greba feministarekin.
EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu, Orain Bai, Ezkerra eta PSNko emakumeek greba eginen dute. UPN eta PPko ordezkariek, eguna bebestu baina ez dute greba egingo dutenik aipatu. Berdintasunaren alde lan egiten dutela adierazi dute, eta proposatzen dituzten neurriak zabaltzeko baliatu dute eguna. PPk 'ez dugu zure ordez hitz egiten, zuregatik egiten dugu' leloa zabaldu du sare sozialetan.