Sergio Sayasek bere burua aurkeztuko du UPNren primarietan Kongresurako hautagi gisa

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 7a, 13:20

"Nafarroa defendatzeko ilusioz" aurkeztu du Sayasek bere burua Diputatuen Kongresura iristeko. 

"Uxue Barkosen sektarismoarekin nazkatuta gaudenon nafarren ahotsa Madrilera eramateko aurkeztu dut nire burua", esan du sare sozialetan Sergi Sayas erregionalistak. Apirilaren 28an izanen diren Espainiako hauteskundeetarako bere burua hautagaitzara aurkeztu du Sayasek Diputatuen Kongresura joateko. "Nafarroako identitatea defendatuz ilusioz eginen dudan bidea da hau", esan du Sayasek. 2007tik da parlamentari Sayas Nafarroako Parlamentuan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!