HazteOir muturreko taldearen autobusaren kontrako salaketa prest du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 7a, 12:45

Feminismoaren kontrako mezua zabaltzen duen autobusa Nafarroan sartuko balitz, Gobernuak salaketa jarriko dio gorro eta diskriminazio delituengatik. Horrela adierazi du Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilariak, Ana Ollok, EH Bilduk egindako galderari erantzunez. Nafarroako bide eta kaleetatik autobusa ibil ez dadin kautelazko neurriak eskatuko direla aurreratu du Ollok.

"Oinarrizko eksubideak errespetatzen dituen herrialde batean onartezinak dira elkarte honek zabaldu nahi dituen mezuak" adierazi du kontseilariak, "emakumeen kontrako indarkeria gutxiestea ez dugu onartuko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!