Auzitegiak mantendu egiten ditu zigorrak: bi eta 13 urte bitarteko espetxe zigorra eskatzen du Altsasuko liskarrean parte hartzeagatik zazpi gazteentzat. Hori bai, Iñaki Abaden kasuan txikitu egiten dio hiru urtez zigorra eragindako lesioak hiru ordez bi izan zirelako. Ez du terrorismorik antzematen Auzitegi Nazionalak Altsasuko auzi hartan baina ez du taberna giroko liskar soiltzat hartzen: arrazoi ideologikoengatik jo zituzten guardia zibilak eta haien bikotekideak Altsasuko gazteek. Hori jaso du epaiak Ser irrati katearen aurrerapenaren arabera.
844 egun preso
Iazko maiatzean, Auzitegi Nazionalak bi eta hamahiru urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Oihan Arnanz, Iñaki Abad, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Aratz Urrizola eta Ainara Urkijori, eta Urkijo ez beste guztiak daude preso; Arnanz, Unamuno eta Ramirez de Alda, 2016ko azarotik, eta gainerakoak, iazko ekainetik.