Altsasuko Koxka tabernan izan dira Casado, Inda eta Beltran

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 6a, 17:21
Argazkia: Ahotsa.info

UPN eta PP alderdien arteko ituna sinatzera etorri da PPko presidentea Nafarroara.

Altsasuko Koxka tabernan izan dira PPko presidente Pablo Casado, Nafarroako PPko buru Ana Beltran eta OK Diario atariko zuzendari Eduardo Inda. Altsasuko gazteen espetxeratzea ekarri zuen gertakaria taberna horretan gertatu zen, 2016ean.

Argazkia: Ahotsa.info

Guaixe atariak zabaldu duenez, hamar minutuko elkarrizketa egin dio Indak Casadori, jabeari baimenik eskatu gabe. PPko hanbait kide eta hamabost bat bizkartzain ere izan dira Altsasuko Koxka tabernan. UPNren eta PPren arteko ituna sinatzeko ekitaldi bat izan du Casadok, Iruñean. Ondoren joan da Altsasura.

Argazkia: Ahotsa.info

Ekainaren 1an zigortu zituen Altsasuko zortzi gazteak; denera, 79 urtera. Bi urtera zigortu zuten bat, eta bederatzi eta hamahiru urte arteko kondena jaso zuten gainerakoek, 2016an koska tabernan bi guardia zibil eta beren bikotekideekin izandako liskarrean parte hartu izana leporatuta. Aurki jakinaraziko dute Altsasuko auziko behin betiko epaia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!