Angel Aintziburu ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 6a, 15:46

Euskalerria irratiko kolaboratzailea izan zen urte luzez idazle luzaidarra. Hona kantatu zigun bertsoetako bat.

Bart hil da Angel Aintziburu idazle luzaidarra, 89 urte zituela. 1930. urtean jaio zen Aintziburu. Euskararen eta Luzaide herriaren inguruko lanak idatzi zituen bere bizitzan. 2014. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Bi liburu argitaratu zituen: Luzaiden gaindi (Elkar, 2002) eta Luzaiden gaindi II (Elkar, 2009). Luzaideko ohitura zaharrak eta istorioak bildu zituen liburuotan. Luzaideko etxeen izenak eta haien istorio txikiak bildu ditu geroztik.

Nafarroa Behereko Irulegi Irratiko berriemailea izan da. Aezkoako Irati Irratian mintzo ohi zen eta Iruñeko Euskalerria Irratian ere maiz egin izan ditu kolaborazioak. 

Argazkia: Dani Blanco (Argia)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!