Espainiako Gobernuko Meritxel Batet Lurralde Politikarako ministroak jakinarazi zuen atzo estatuko funtzionarioei eraginen dien soldata igoera. 2020tik jendearentzako arreta eskaintzen duten eta hizkuntza koofizialen batean beharrezko maila egiaztatzen duten langile publikoek jasoko dute igoera.
Adierazi zuenez, Europako Hizkuntz Gutxiagotuen Gutunak dioena beteko da. Gobernuak CCOO, UGT eta USO sindikatuekin adostu du neurria.