Jagoba Arrasate entrenatzaileak kontratua berritu du Osasunarekin, beste urte baterako

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 5a, 19:23

Bittor Alkiza bigarren entrenatzailea eta Sergi Perez prestatzaile fisikoa ere berritu ditu klubak.

Osasuna Klub Atletikoa akordio batera heldu da Jagoba Arrasaterekin duten kontratuzko harremana 2020. urteko ekainaren 30era arte luzatzeko. Aurreko kontratuzko harremanak, entitate gorritxoa eta Berriatuako entrenatzailea 2018/2019 denboraldiaren amaiera arte lotzen zituen.

Modu honetan, bi aldeek akordioa sinatu dute harremana urte batez luzatzeko. Halaber, klubak Bittor Alkiza bigarren entrenatzailea eta Sergi Perez prestatzaile fisikoa ere berritu ditu.

Bihar, lehendakariak, Luis Sabalzak, kirol zuzendariak, Braulio Vazquezek eta Jagoba Arrasatek prentsaurreko bat eskainiko dute El Sadarren 13:00etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!