Trafiko eskumenen eskualdeatzean, "berrikuntzarik ez"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 5a, 17:10

Teknikoki zaila dela ohartarazi du Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak.

Funtziotan da Espainiako Gobernua, hauteskundeak aurreratzearen eraginez. Horrek zailduko du eskumenen eskualdatzea Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezariaren arabera.

Trafiko eskumena Nafarroari itzuliko zitzaiola adostu zuten Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Uxue Barkos Nafarroako presidenteak urrian. Eskumenak Madrilen esku jarritzen dute, baina.

Hiru erakundek aztertu behar dute transferentzia, Madrilen: Barne Ministerioak, Ogasun Ministerioak eta DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak. "Ministerioak lanean ari dira eta baina zaitasun teknikoak daude. Lehenago hilabete batzuetako aurreikuspena genuen eta orain denbora murriztu zaigu", adierazi zuen atzo Arastik. Sanchezek Kongresuan EAJko Aitor Estebani erantzun gisa, "teknikoki zailtasunak" dituen gaia dela gaineratu du, eta ordutik "berrikuntzarik ez" dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!