Liburu saltzaileen gomendio moduan aurkezten dira sari hauek. 17 dendek osatzen dute elkartea. Guztien artean elkartu, proposamenak plazaratu, elkarbanatu, lanak irakurri eta irabazleak adosten dituzte. Bigarren urtea da, eta Katakrak liburudendako Hedoi Etxartek azaldu moduan, beren elkarteari literatur kutsu handiagoa emateko hasi zen lehiaketa hau.