Greba feminista

Kolore morea hiri eta herri askotara zabalduko da martxoaren 8an

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 5a, 13:26

Nafarroan,Mugimendu Feministak zenbait ekitaldi deitu ditu; besteak beste, Altsasun, Elizondon, Leitzan, Iruñean eta Tafallan.

Datorren ostiralean, martxoaren 8an, Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, euskal herritarrek kaleak hartuko dituzte, emakumeen eskubideen defentsan.

Nafarroan, adibidez, Mugimendu Feministak zenbait ekitaldi deitu ditu; besteak beste, Altsasun, Elizondon, Leitzan, Iruñean eta Tafallan.

Kontsultatu hemen mobilizazio guztiak:

 

AGOITZ

- 12:00etan: Mani-kalejira Merkatu plazatik hasita

ALTSASU

- 19:00etan: Manifestazioa Foruen plazatik

ANTSOAIN

- 12:00etan: Musikarekin girotutako elkarretaratzea

ARBIZU

- 19:00etan: Manifestazioa

BASABURUA

- 12:00etan: "Patioa bete" elkarretaratzea

BAZTAN

- 19:00etan: Eskualdeko manifestazioa

BURLAtA

- 12:00etan: Elkarretaratzea

- 19:00etan: Manifestazioa

ELIZONDO 

- 19:00etan: Manifestazioa

LIZARRA

- 12:00etan: Manifestazioa

- 19:00etan: Ekitaldi nagusia

LEITZA

- 19:00etan: Manifestazioa

IRUNBERRI

- 12:00etan: "Plazak bete" ekimena

IRUÑEA

- 12:00etan: Mobilizazioa Gaztelu plazan

- 19:00etan: Mobilizazioa Golem Zinemetan

IRURTZUN

-12:00etan Foruen plazan

TAFALLA

- 12:00etan: Elkarretaratzea

- 19:30ean: Manifestazio zaratatsua

URDIAIN

- 19:00etan: Manifestazioa

ZARAITZU-ERRONKARI

-12:30ean: Elkarretaratzea

ZUGARRAMURDI

-12:00etan: Elkarretaratzea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!