Berdintasunean atzera pausorik ezin dela eman ohartarazi du Geroa Baik eta horregatik konpromiso tinkoa duela emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna erdiesten.
Elkarrekin gehiago izatearekin batera indar erakustaldia handiagoa izanen dela uste dute. Martxoaren 8an kalera ateratzeko arrazoiak sobran daudela nabarmendu dute: desberdintasuna, indarkeria, soldata arrakala, hezkidetza falta… Egindako bidea gutxietsi gabe, egiteko asko dagoela gogoan izan du Virginia Alemanek.
Eman diren aurrera pausoen artean: Osasun Sexual eta Ugalketarako Legea; LGTBI unitatea; Transbide unitatea eta Kontratu Publikoen Legea. Falta direnak ez dira garrantzia gutxiagokoak: Foru Legearen berritze eta eguneratzea eta, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunaren Legea.