“Modelo berri bat sartuko bagenu, Landabenek lehiakortasuna galduko luke” adierazi du Herbert Diess, Volkswagen-eko zuzendaritzako kideak, “ez da beharrezkoa, bi modelo ekoizteko gaitasunik ez badago, nola ekoiztuko dute hirugarren bat?” gaineratu zuen. Gaur egun bi kotxe modelo ekoizten ditu Landabengo lantokiak, Poloa eta pasa den urteko azarotik T-Cross-a.