Laukoa osatzen duten alderdiek hautagaitza bateratua aurkezteko proposamenari eutsi dio Uxue Barkos presidenteak. "Premiazkotzat" jo du, gainera, UPN-PP aliantza ezagututa.
Kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenak. Baina balizko hautagaitza bateratuaz ez du asko argitu: "Apostua darrai eta lana ere bai". Ez du UPN eta PPren arteko aliantzaren inguruko iritzirik eman.
Kongresurako ez dago ezer ziurrik, eta Senaturako aukerak badirela dirudi. Koldo Martinez legebiltzarkideak ere adierazi du aukera "irekirik" dagoela, eta "gehiago sozialak" exijituta proposatu dutela.
EH Bilduk biltzarra eginen du gaur, eta hautagaiak aukezteko epea zabalduko dute.
Edukien araberako "fronte zabala" nahi du Orain Baiko Laura Perezek, presidenteak egin duen proposamena edukia falta duela iritzi dio.