UPN eta PPren arteko aliantza horrekin PSNk esan du UPNrekin bat egiteko aukerak gutxituko liratekeela. "PP da gure marra gorria eta bat egite horrek ez liguke utziko alderdi erregionalistarekin bat egiten", esan du Maria Txibitek. Aliantzan, eskutik helduta joanen dira hauteskunde orokorretara eta foru hauteskundeetara UPN eta PP. Eta konstituzioaren aldeko herritarrentzat akordio ona dela nabarmendu du Javier Esparzak, ez ordea, nazionalistentzat. Nafarroan bi aukera egonen dira: Euskal Herria osatu nahi dutenen aliantza edo Nafarroa Forala eta Espainola nahi dutenena, esan du.