Gora egin du langabeziak otsailean: 260 lagun gehiago daude langabeziaren zerrendan izen emanda. Guztira 33.839 dira lanik gabe daudenak. Espainiako Lan Ministerioak eman ditu datuak.
Gizarte Segurantzak ere gora egin du, hots, enplegua sortzen jarraitu da. 1.619 pertsona gahiago daude Gizarte Segurantzan izen emanda. 2018ko datuekin alderatuta, 7.879 pertsona gehiago.