Bost dira Vianako Printzea 2019 saria eskuratzeko hautagaiak: La Pamplonesa, Sagrario Aleman (euskaltzaina), Raul de la Fuente eta Amaia Remiren (zinemagileak), Fernando Hualde (etonografoa) eta Tomas Yerro (irakasle eta idazlea). Kultur arloan, zientzian, teknikan edo ikerketan egindako lana goraipatzen da sari horren bidez eta gehienez ere sarituak 20.000 euro eskuratzen ditu.