Duela urtebeteko martxoaren 8an bezala, aurten ere mobilizazio, aldarrikapen eta batasun irudia ematea da xedea. Berdintasunaren bidean esparru guztietan eragin behar dela dio EH Bilduk. Atzerapausorik ez dutela onartuko esan du azken hilabeteotan gero eta indar handiagoz entzuten diren mezu atzerakoien aurrean.
Oraindik asko dago egiteke emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortze bidean. Benetako berdintasuna erdiesteko lanean segituko dutela nabarmendu dute.