Garesko Erreparaziokoen ikastetxean apaiz batek egindako abusuen berri eman du gizon batek SER irratian. Berak eta bere anaiak jasan zituzten erasoak. 12 urte zituela geratu zen, erizaintza gelan aritzen zen apaiza. Urte batzuetara anaiak ere abusuak jasan zituela jakin zuen. Iruñeko Artzapezpikutzan eman zuen gertatutakoaren berri, baina ez zioten laguntzarik eskaini: "Esan zidaten han kutxa bat zeukatela gisa horretako testigantzaz betea, eta hortik ez zela inoiz aterako". Ez zuen salaketarik jarri.
BERRIA egunkariak jakinarazi duenez Garesko Erreparaziokoen ikastetxeko zuzendari Jesus Santerrek elkarrizketa horren bidez jakin du gertatutakoa.
Nafarroako Gobernuak "justizia eta erreparazioa" galdegin ditu.