Nafarroatik igaroko da Euskal Herriko Itzulia, bigarren eta hirugarren egunean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 27a, 13:45

Apirilaren 9 eta 10ean igaroko dira txirrindulariak Nafarroatik.

Gaur eman dute ezagutzera zein izango den Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea. Erlojupeko etapa batekin abiatuko da lasterketa, Zumarragan, apirilaren 8an. Bigarren eta hirugarren egunean igaroko da Nafarroatik. Bigarren etapan, Zumarragatik Gorraizera joango dira txirrindulariak.

Hirugarren etapa, Sarrigurenen hasi, eta Estibalizko santutegian bukatuko da. 

Etapak

  1. Zumarraga - Zumarraga (C.R.I 11,3 km)
  2. Zumarraga - Gorraiz (149,5 km)
  3. Sarriguren - Estibaliz (191,4 km)
  4. Vitoria-Gasteiz - Arrigorriaga (164,1 km)
  5. Arrigorriaga - Arrate (149,8 km)
  6. Eibar - Eibar (118,2 km)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!